Euskadi Liburutegia

Novedades TOPA!

HERIOTZAK ETA DOLUAK

Biblioteca Virtual de Salud de Euskadi Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala-k argitaratua 2025/6/4-n
 

 

 

 

HERIOTZAK ETA DOLUAK

 

Heriotza bizitzaren parte saihestezina da, baina gizarte modernoan sarritan baztertu eta ezkutatu egiten da. Beldurrak, tabu sozialek eta doluaren inguruko ziurgabetasunak errealitate horri aurre egitea zailtzen dute. Hala ere, heriotzaren aurrean jarrera osasuntsuago bat hartzea posible da, bizitzaren zati gisa onartuta eta horrek dakarren doluari bide emanda.

Dolua ez da ahaztea, baizik eta galtzearen mina barneratu eta horrekin bizitzen ikastea. Prozesu pertsonala eta bakarra da, baina aldi berean unibertsala. Galera bakoitzak geure baitan zerbait berria eraikitzeko aukera ematen digu, nahiz eta hasieran sufrimendu hutsa den. Errituek, oroitzapenek eta komunitatearen babesak dolua kudeatzen laguntzen dute eta, horrela, minaren erdian ere, maitasuna eta esker ona aurki ditzakegu.

Agian, bizitza osotasunez bizitzeko giltza heriotzaren presentzia onartzea da. Heriotzari beldurra izateak ez gaitu heriotzatik babestuko, baina bizitza intentsitatez eta kontzientziaz bizitzeak dolua eramangarriago egin dezake.

Iñaki Peña Bandres Barne Medikuntzako fakultatibo aritzen da, Zainketa Aringarrietan hain zuzen ere, Osakidetzako Arrasateko Ospitalean. Zainketa Aringarrietan, gaixotasunak sendatu beharrean, sintomak murrizten ahalegintzen dira nola edo hala. Sufrimendua prebenitzea eta gutxitzea da helburu nagusia, baita gaixo kroniko, larri eta sendaezinen bizi-kalitatea hobetzea. Peñak heriotzari eta doluari buruzko hiru dokumental egin ditu: Aulki hutsak, S(u/a)minetik bakera eta Mendian hil. Hirian hil. Iaz, Zainketa Aringarrietako Kataluniako Masterra amaitu zuen, eta Master Amaierako Lanerako hiru dokumentalen analisi kualitatiboa egin zuen. Horretan oinarrituta, liburu digitala argitaratu berri dute

 

HERIOTZAK ETA DOLUAK

 

La muerte es una parte inevitable de la vida, pero en la sociedad moderna a menudo se abandona y se oculta. El miedo, los tabúes sociales y la incertidumbre sobre el duelo dificultan hacer frente a esta realidad. Sin embargo, es posible adoptar una actitud más sana ante la muerte, reconocida como parte de la vida y dando paso al duelo que ello conlleva.

El duelo no es olvidar, sino interiorizar el dolor de la pérdida y aprender a vivir con él. Es un proceso personal y único, pero a la vez universal. Cada pérdida nos permite construir algo nuevo en nosotros mismos, aunque al principio es un sufrimiento. Los ritos, los recuerdos y el apoyo de la comunidad ayudan a gestionar el duelo y así, incluso en medio del dolor, podemos encontrar amor y gratitud.

Quizás la clave para vivir la vida en su totalidad es aceptar la presencia de la muerte. El miedo a la muerte no nos protegerá de la muerte, pero vivir la vida con intensidad y conciencia puede hacer más llevante el duelo.

Iñaki Peña Bandrés es facultativo de Medicina Interna, concretamente en Cuidados Paliativos, en el Hospital de Arrasate de Osakidetza. En los cuidados paliativos, en lugar de curar enfermedades, se esfuerzan por reducir los síntomas. El objetivo principal es prevenir y reducir el sufrimiento, así como mejorar la calidad de vida de los enfermos crónicos, graves e incurables. Peña ha realizado tres documentales sobre la muerte y el duelo: Sillas vacías, S(u/a) a la paz y muerte en la montaña. Muerte en la ciudad. El año pasado concluyó el Máster en Cuidados Paliativos de Cataluña y realizó un análisis cualitativo de los tres documentales de Fin de Máster. Basándose en ello, acaban de publicar un libro digital



Kargatzen…